Política de cookies

Cookie politikaren

Webgune honek eta www.bde.esAbre en nueva ventana domeinuaren bitartez atzitu daitezkeen gainerakoek (aurrerantzean, “Webgunea”) cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituzte. Jarraian ageri den informazioan azaltzen da zer diren cookie fitxategiak, zertarako erabiltzen diren Webgune honetan eta nola desaktibatu edo konfiguratu daitezkeen.

Zer dira cookieak?

Cookieak webgunea bisitatu bitartean erabiltzailearen terminal ekipamenduan deskargatzen diren fitxategi edo gailuak dira, datuak gorde edo berreskuratzeko xedea dutenak.

Zein xedetarako erabiltzen dira Webgune honetan?

Interneteko webgune gehienek bezala, Webgune honek cookieak erabiltzen ditu helburu hauetarako:

  • Webgunearen aurkako edo haren erabiltzaileen aurkako zibererasoak saihestu edo zailtzeko xedea duten babes eta segurtasun mailak ezartzea.
  • Erabiltzailearen nabigazioa ahalik eta gehien pertsonalizatu eta erraztea. Cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren terminalarekin lotzen dira soilik eta ez dute ematen erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen inolako erreferentziarik.
  • Webguneko jardueraren neurketa estatistikoa egitea, edukietan hobekuntzak egiteko helburuarekin, erabiltzaileek egindako erabileraren datuen analisiaren arabera.

Zein cookie mota instalatzen dira Webgune honetan?

  • Cookie teknikoak: Webgunean barna nabigatzeko eta bertako aukera edo zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoak dira. Horrez gain, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzen dute zibererasoak saihestu edo zailtzen dituzten babes eta segurtasun maila egokia ezartze aldera.
  • Google mapa zerbitzuaren cookieak: Banco de Españaren eta haren sukurtsalen kokalekua bistaratzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago: http://www.google.es/policies/technologies/cookies/Abre en nueva ventana
  • Google Analytics zerbitzuaren cookieak: Erabiltzaileek Webgune honetako edukiekin izaten duten elkarrekintza neurtzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usageAbre en nueva ventana

Gainera, aurretiko hitzordua eskatzeko eta erakusketa aretoa bisitatzeko inprimakiak reCAPTCHA bidez babestuta daude. Google-en sistema honi esker jakin daiteke inprimaki horiek pertsona fisikoek edo robotek bete dituzten, hartara eskaera masiboak jasotzea saihestuta. Horregatik, Google-ek eskaerak egiten dituzten pertsonen datu pertsonalen tratamendua egiten du. Horri buruzko informazioa aurki dezakete erabiltzaileek Google-en pribatutasun politikanAbre en nueva ventana eta zerbitzuaren baldintzetanAbre en nueva ventana.

Nola konfiguratu edo errefusatu daitezke cookieak?

Cookieak Webgune honen erabilerako beharrezkoak ez direla kontuan hartuta, cookieak blokeatzeko edo desgaitzeko aukera dago, arakatzailearen konfigurazio ataletik, hartara cookie guztien edo zenbaiten instalazioa ukatuta.

Erabiltzaileak bere arakatzailea konfiguratu ahalko du Webgune honek bidalitako cookieen instalazioa ukatzeko, eta horrek ez du ekidingo erabiltzaileak Webguneko edukiak atzitu ahal izatea. Hala ere, ohartarazi nahi dizugu, edonola ere, Webgunearen funtzionamenduaren kalitatea murriztea gerta litekeela.

Jarraian adierazi dira arakatzaile nagusien cookie konfiguraziora sartzeko bideak:

  • Internet Explorer: Tresnak > Interneteko aukerak > Pribatutasuna > Konfigurazioa. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Microsoft-en laguntza edo arakatzailearen laguntza.
  • Safari: Lehentasunak > Segurtasuna. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Apple-en laguntza edo arakatzailearen laguntza.
  • Firefox: Tresnak > Aukerak > Pribatutasuna > Historia > Konfigurazio pertsonalizatua. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Mozilla-ren laguntza edo arakatzailearen laguntza.
  • Chrome: Konfigurazioa > Bistaratu aukera aurreratuak > Pribatutasuna > Edukiaren konfigurazioa. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Google-en laguntza edo arakatzailearen laguntza.

Google Analytics-en cookieak errefusa daitezke ere esteka honetan: Google Analytics desgaitzeko estekaAbre en nueva ventana.

Cookie politikaren eguneraketak eta aldaketak

Webgune honek cookie politika aldatzea gerta liteke legerian edo araudian jasotako betekizunen arabera, edo politika hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziak emandako jarraibideetara egokitzeko xedearekin. Horregatik, politika hau aldian behin irakurtzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.