Banner Comun Subhome

Pribatutasun politika

Zein informazio du barne Pribatutasun Politika honek?

Pribatutasun Politika hau irakurri ondoren Erabiltzaileak jakingo du Banco de España erakundeak nola biltzen, prozesatzen eta babesten dituen www.bde.esLeiho berrian irekiko da webgunearen bitartez helarazitako datu pertsonalak eta domeinu horren bitartez (aurrerantzean, “Webgunea”) edo Banco de Españaren beste edozein inprimaki edo kanalen bitartez eskuragarri dauden datu pertsonalak. Datu pertsonalak dira identifika daitekeen pertsona fisiko baten inguruko orotariko informazioak edo pertsona baten identitatea zuzenki edo zeharka ondorioztatzea ahalbidetzen duten informazioak.

Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du Pribatutasun-politika hau, modu argi eta errazean idatzi dena ulergarritasuna hobetze aldera eta Erabiltzaileak modu libre eta boluntarioan adieraz dezan bere datu pertsonalak Banco de España erakundeari helarazi nahi dizkion ala ez.

Halaber, Erabiltzaileak jarraian ageri den estekan atzitu ahal izango du Banco de España erakundearen Tratamendu Jardueren Erregistroa eta bertan aurkituko du Banco de España erakundeak burutzen dituen datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako jarduera bakoitzaren inguruko informazio eguneratu eta xehatua, jarduera horien xedeekin eta legitimazio oinarriekin, prozesatutako datu pertsonalen eta interesdunen kategoriekin eta datuak jaso ditzaketen hartzaileen kategoriekin batera. Era berean, erregistro horretan adierazten da datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko nazioarteko transferentzietan erabiliko diren ala ez.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Erabiltzaileak webgunearen eta aipatutako gainerako kanalen bidez jakinarazitako datu pertsonalen prozesamenduaren arduraduna BANCO DE ESPAÑA da, Q2802472G IFZ, C/Alcalá 48, 28014, Madrid, España helbidea eta 913 385 000 telefono-zenbakia dituena.

Banco de España erakundeak datu pertsonalak prozesatzeari buruzko edozein zalantza argitzeko, Erabiltzailea harremanetan jar daiteke Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetarako honako inprimaki honen bidez, edo Datuen Babesaren Ordezkariarentzako idazki bat zuzenduz. Idazki hori zuzenean aurkeztu ahal izango da egoitzetako edozein erregistrotan, Banco de España erakundearen egoitza elektronikoaren bidez edo Banco de España erakundera zuzendutako postaz, C/Alcalá 48, 28014, Madrid, España helbidera (honako honentzat: Datuen Babeserako Ordezkaria).

Zein xedetarako prozesatuko dira zure datu pertsonalak?

Banco de España erakundeak burutzen dituen datu pertsonalen tratamendurako jarduera guztiek xede zehatzak dituzte eta xede horiek jarraian ageri den estekan kontsulta daitezke: Banco de España erakundearen Tratamendu Jardueren Erregistroa.

Era berean, Banco de España erakundeak bere eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu bere webgunean, funtzionamendua eta bistaratzea hobetzeko eta estatistikak jasotzeko. Cookie-en erabilera onartu, baztertu edo konfigura dezakezu, eta informazio gehiago lor dezakezu cookie politikarako honako esteka honetan. Nolanahi ere, Espainiako Bankuaren salaketa-kanalek ez dute cookie-rik gaituta.

Zergatik da legezkoa zure datu pertsonalen tratamendua?

Tratamenduaren xedearen arabera, Banco de Españak burutzen dituen datu pertsonalen tratamendurako jardueren oinarri legitimatzailea honako edozein izan daiteke:

  • Legezko obligazio bat betetzea, interes publikoan burututako eginkizun bat burutzea edo Banco de Españari egokitutako botere publikoak baliatzea, betiere tratamendua beharrezkoa bada Banco de Españari legez egokitutako obligazioak, eskumenak eta botereak egikaritzeko. Oro har, Banco de Españak burututako datu pertsonalen tratamenduak beharrezkoak dira legezko obligazioak betetzeko eta hari egokitutako eskumenak baliatzeko, besteak beste, jarraian adierazitako Legeetan xedatutakoaren arabera:
    • 13/1994 Legea, ekainaren 1ekoa, Banco de Españaren Autonomiari buruzkoa.
    • 44/2002 Legea, azaroaren 22koa, Finantza Sistema Berritzeko Neurriei buruzkoa.
    • 10/2014 Legea, ekainaren 26koa, kreditu erakundeen antolamenduari, gainbegiraketari eta kaudimenari buruzkoa.
    • 19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, ordainketa zerbitzuei eta finantzen arloko bestelako presazko neurriei buruzkoa.
  • Kontratu harremana edo kontratu aurretiko harremana egotea, betiere tratamendua beharrezkoa bada kontratu harremanak egikaritzeko edo Erabiltzaileak eskatutako kontratu aurretiko neurriak aplikatzeko.
  • Erabiltzaileak emandako baimena, hala dagokien kasuetan, esaterako, informazio buletinen banaketa zerrendetara harpidetzearen ondoriozko tratamenduan. Baimen hori edozein momentutan ezeztatu ahalko da, baina ezeztatze horrek ez du baliogabe utziko aurretiaz burututako tratamenduen zilegitasuna.
  • Hirugarrenen legezko interesa asebetetzea, Erabiltzailearen interesen, eskubideen eta oinarrizko askatasunen gainetik dagoenean bakarrik.

Banco de Españak burututako datu pertsonalen tratamendurako jarduera bakoitzaren oinarri legitimatzailea jarraian ageri den estekan kontsulta daiteke: Banco de Españaren Tratamendu Jardueren Erregistroa.

Nori helaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Oro har, prozesatzen diren datu pertsonalak legezko obligazio bat bete behar denean soilik helaraziko zaizkie hirugarrenei. Hala ere, zure datu pertsonalak legezko interesdunei eta Espainiako Bankua erakundeari zerbitzuak ematen dizkioten enpresa edo hirugarrenei helaraztea gerta liteke, betiere zerbitzu horiek beharrezkoak badira gorago aipatutako xedeetarako.

Atal honetan adierazitako hartzaileak Europako Esparru Ekonomikoaren baitan edo kanpoan egon litezke, azken kasu horretan datuen nazioarteko transferentziak behar bezala legitimatuta egonda.

Banco de España erakundearen Tratamendu Jardueren Erregistrorako esteka honetan kontsulta ditzakezu Banco de España erakundearen tratamendu-jardueren esparruan egiten diren nazioarteko transferentziei buruzko datuak eta informazioa.

Noiz arte gordeko dira zure datu pertsonalak?

Erabiltzailearen datu pertsonalak jatorrizko xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik eratorritako erantzukizun posibleak ezartzeko beharrezkoa den denboran zehar gordeko dira. Legez hala xedatu bada, aplikagarria izango da Espainiako artxibategi eta dokumentu ondareari buruzko araudia.

Zein eskubide dituzu datuen babeserako araudiaren arabera?

Erabiltzaileari eragiten dioten datu pertsonalen babesari buruzko eskubideak datuen atzipen, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasun eskubideak dira, tratamenduaren mugapen eta aurkaratze eskubideekin batera eta bere datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidearekin batera. Horiek guztiak datu pertsonalen babeserako araudi aplikagarrian aurreikusitako kasuetan aplikatu egingo dira.

Eskubide horiek Banco de España erakundearen aurrean erabili ahal izateko, Erabiltzaileak eskaera bat aurkeztu ahal izango du, bere nortasuna egiaztatuz egoitza elektronikoaren datuen babeserako eskubideak erabiltzeko prozedurarako honako esteka honetan adierazitako edozein bitarteko erabilizLeiho berrian irekiko da.

Hala ere, Banco de España erakundearen Arriskuen Informazio Zentralean dauden datu pertsonalen gaineko eskubideak erabili ahal izateko, berariazko araubidea aplikatuz, Erabiltzaileak arriskuen txostena eskatu beharko dio zentralari, edo adierazitako datuekin adosLeiho berrian irekiko da ez egoteagatiko erreklamazio bat aurkeztu beharko dio zentralariLeiho berrian irekiko da, dagokionaren arabera.

Erabiltzaileak uste badu Banco de España erakundeak datuen babeserako eskubideak urratu dituela, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du Banco de España erakundearen Datuen Babeserako Ordezkariaren aurrean, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat jarri aurretik. Horretarako, Erabiltzaileak idazki bat aurkeztu ahal izango du, bere erreklamazioa eta erreklamazioaren oinarri diren gertaerak azaltzeko, honako bide hauetako bat erabiliz: (i) honako harremanetarako inprimaki honen bidezLeiho berrian irekiko da, (ii) aurrez aurre, bere egoitzen edozein erregistrotan, (iii) Banco de España erakundearen egoitza elektronikoaren bidez edo (iv) Banco de España erakundeari zuzendutako posta bidez, C/Alcalá 48, 28014, Madrid, España helbidean (honako honentzat: Datuen Babeserako Ordezkaria). Banco de España erakundearen Datuen Babeserako Ordezkariari zuzendutako erreklamazioak bideratzeko, erreklamatzailearen nortasuna egiaztatuta egon beharko da.

Era berean, Erabiltzaileak uste badu Banco de España erakundeak datuen babeserako eskubideak urratu dituela, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du zuzenean Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.esLeiho berrian irekiko da).

Nola babesten dira zure datu pertsonalak?

Erabiltzailearen datu pertsonak konfidentzialtasun osoz prozesatuko dira momentu oro eta dagokien sekretu eginbeharra errespetatuko da beti, araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera, horretarako beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntza neurriak hartuta zure datuen segurtasuna bermatze aldera eta datu horien aldaketa, galera edo baimenik gabeko tratamendua eta atzitzea galarazte aldera, betiere kontuan hartuta teknologiaren aurrerapenak, gordetako datuen izaera eta datu horiekin lotutako arriskuak.

Zehazki, Banco de Españak aplikatzen ditu, besteak beste, Segurtasunaren Eskema Nazionalean aurreikusitako segurtasun neurriak.

Derrigorrezkoa al da datu pertsonalak ematea?

Banco de Españak eskatutako datuak, oro har, derrigorrezkoak izaten dira (dagokion eremuan kontrakorik adierazten ez bada) tratamendu jarduera bakoitzaren xedeetarako. Beraz, datu horiek ematen ez badira edo zuzenki ematen ez badira, ezingo dira xede horiek gauzatu eta, halaber, gerta liteke Webgunearen edukia libreki bistaratu ezin izatea.

Zein da zure erantzukizuna helarazitako datuei dagokienez?

Erabiltzaileak:

  • Bermatzen du Banco de Españari helarazitako datuak egiazkoak, zuzenak, osoak eta eguneratuak direla. Helburu hauetarako, Erabiltzaileak helarazten dituen datuen egiazkotasunaren inguruko erantzukizuna onartzen du eta datuak behar bezala eguneratuta mantenduko ditu, Erabiltzailearen benetako egoera islatzeko moduan.
  • Erantzukizuna bere gain hartuko du emandako informazio faltsuen, gehiegizko informazioen edo informazio okerren kasuan, eta haren ardurapekoak izango dira horrek Banco de Españari edo hirugarrenei eragindako kalte eta galera zuzenak edo zeharkakoak.
  • Hirugarrenen datuak helaraztekotan, adierazten du hirugarren horien baimena jaso duela derrigorrezkoa den kasuetan eta datu horien titularra den interesdunari helaraziko dio Pribatutasun-politika honetan ageri den informazioa, hartara Banco de España orotariko erantzukizunetatik salbuetsita. Hala ere, Banco de Españak beharrezkoak diren egiaztapenak burutu ahalko ditu hori bete dela ziurtatzeko, dagozkion behar adinako arreta neurriak hartuta, datuen babeserako araudiaren arabera.

Banco de España arduratuko da adingabeen datu pertsonalen erabilera zuzena bermatzeaz, helburu horretarako aplikagarriak diren legeen errespetua bermatuta eta beharrezkoak diren arrazoizko neurriak hartuta. Aurrekoa gorabehera, Banco de Españak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko indarrean dagoen araudiaren arabera beren datu pertsonalen tratamendua baimentzeko xedatutako gutxieneko adina ez duten adingabeek emandako datu pertsonalen kasuan, datu horiek adingabeen gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aurretiko baimenik gabe eman badira ere.

Eguneraketak

Pribatutasun-politika aldatu egin daiteke emandako informazioa eguneratzeko edo, beharrezkoa bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak emandako legezko betebehar edo jarraibide berriak betetzeko. Horregatik, politika hau aldian behin irakurtzea gomendatzen zaie Erabiltzaileei.