Banner Comun Subhome

Jarduera-arloak

Banco de España erakundearen xedea hazkunde ekonomiko egonkorra bultzatzea da. Horretarako, prezioen eta finantza-sistemaren egonkortasuna lortu nahi du, eta egiten duen azterketaren bidez beste politika ekonomiko batzuk egiten laguntzen du. Ekonomiarekin, finantzekin, bere historiarekin eta konfigurazioarekin zerikusia duten gaiei buruzko argitalpenak eta ikerlanak zabaltzen ditu, baita gaurkotasuneko beste gai batzuei buruzkoak ere; eta, Ikuskapeneko Mekanismo Bakarraren esparruan, Espainiako bankuak gainbegiratzen ditu, herritarrek haien egonkortasunean konfiantza izan dezaten.

Economia e investigacion

Ekonomia eta ikerkuntza

Banco de España erakundearen erantzukizunen artean azterketa ekonomikoa eta ikerketa daude. Horrek berekin dakar, besteak beste, honako arlo hauek aztertzea eta haien jarraipena egitea: Espainiako ekonomia eta horren ingurua, politika ekonomikoak, bereziki euroaren esparruko moneta-politika, eta finantza- eta banku-sistema.

Billetes y monedas

Billeteak eta txanponak

Eskudiruak zeregin garrantzitsua du ekonomiaren funtzionamendu egokirako. Euroko billeteak eta txanponak dira euroaren guneko herrialdeetan legezko ordaintzeko modu bakarra, eta herritar guztien eskura daude. Hori dela eta, gizatalderik ahulenak gizarteratzeko funtsezko faktorea dira, teknologia berriak eskuratzeko aukera gutxiago baitute. Gainera, eskudiruak aukera ematen digu ordaintzeko modu bat izateko, ordainketa-sistema elektronikoak eskuragai ez daudenean.

Atal honetan, euroko billeteak eta txanponak ezagut daitezke, baita pezetari buruzko datuak eta informazio historikoa ere.

Central de balances

Balantze zentrala

Banco de España erakundearen Balantze-zentralak Espainiako finantzarioak ez diren enpresen informazio ekonomiko-finantzarioa biltzen, prozesatzen, lantzen eta aztertzen du, sozietate horien ezagutza hobetzeko, Espainiako ekonomiaren finantza-kontuak egiteko, eta enpresen jokabidea eta moneta-politikako neurriek enpresen finantziazioan eta emaitzetan dituzten ondorioak aztertzeko. Balantze-zentralak duen informaziorik xeheena eta aberatsena horretarako diseinatutako galdera-sortak bidaltzen dituzten enpresen lankidetzatik dator.

imagen conducta

Jokabidea

Erakundeen Jokabideko Sailak herritarrei zuzendutako eginkizunak bere gain hartzen ditu, besteak beste Erreklamazioen Zerbitzua, kontsulten arreta eta kontsumitzaileentzako informazioa, eta hezkuntza finantzarioa. Beste alde batetik, finantza-erakundeen jokabidea gainbegiratzen da eta gardentasuneko eta bankuen bezeroak babesteko araudia egitean parte hartzen da.

Estabilidad financiera

Finantza egonkortasuna

Bere erantzukizunen artean, Banco de España erakundeak finantza-egonkortasunari eusten lagundu egin behar du izaera ziklikoko edo egiturazko arrisku eta ahultasun sistemikoen aurrean. Helburu hori lortzeko, Banco de España erakundeak politika makrozuhurreko erregulazio-eskakizunak sar ditzake banku-sistemaren esparruan.

Normativa

Finantza-araudia

Atal honek banku-zuzenbideari eta finantza-sistemari buruzko informazio juridikoko zenbait baliabide kontsultatzeko aukera ematen du.

Atal honetako edukiak inolako balio juridikorik gabeko dokumentaziorako tresna dira.

Benetako testuak dagozkien aldizkari ofizialetan kontsulta daitezke.

Política monetaria

Diru-politika

Banco de España kide den Eurosistemak prezioen egonkortasunari eusteko helburu nagusia du. Hori lortzeko, Europako Banku Zentralak moneta-politika kudeatzen du euroaren esparruan, eta horren bidez ekonomiaren barruan diruak duen kostuan eta eskuragarritasunean eragina izaten saiatzen da.

Resolucion

Irtenbidea

Banco de España erakundearen arduretako bat da ebazpena (prebentziozko funtzioa) planifikatzea, erakundeak bideragarriak ez diren edo etorkizun hurbilean bideragarriak izango ez direla eta beste aukerarik ez dagoela aurreikusten den egoerei aurre egiteko; Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren erantzukizuna da ebazpen-eskema ezartzea (funtzio exekutiboa). Ebazpenak zergadunentzako kostua txikiagotzea, funtsezko jardueren eta zerbitzuen jarraipena ziurtatzea eta finantza-egonkortasunerako ondorio kaltegarriak saihestea du helburu.

Sistema de pago

Ordainketa Sistemak

Ordainketa-sistemak eta baloreak likidatzeko sistemak herrialde baten jarduera ekonomikorako eta finantzariorako oinarrizko atal dira eta, zentzu zabalean, ekonomia batean aktiboak mugitzeko azpiegitura dira. Ondorioz, likidazio-sistemen funtzionamendu egokia funtsezkoa da finantza-egonkortasunerako.

Ordainketa-sistemen funtzionamendu egokia sustatzea da Banco de España erakundearen funtzioetako bat. Bankua bere zaintzaz arduratzen da ere bai, hori baita berezko arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko funtsezko tresna, baita sistemak kontrolatzeko mekanismo egokiak dituztela egiaztatzeko ere.

Sostenibilidad

Jasangarritasuna

Klima-aldaketa gero eta garrantzitsuagoa da herritarrentzat, eta ondorio larriak izan ditzake inflazioan, finantza-egonkortasunean eta hazkundean. Hori dela eta, banku zentralek eta finantza-sektoreko ikuskatzaileek eginkizun garrantzitsua dugu, gure aginduaren esparruan, horri aurre egiteko eta trantsizio ekologikoa sustatzeko.

Supervision

Ikuskapena

Finantza-sektorearen jarduerak ekonomiarako eta gizartearen garapenerako duen garrantzia dela eta, beharrezkoa da haren funtzionamendu egokia sustatzea eta finantza-sistema osoaren egonkortasuna babestea. Beraz, interes publikokoa da entitateen kaudimena, likidezia eta funtzionamendu egokia zaintzen saiatzea, ikuskapena mikrozuhurraren bidez.