Banner Comun Subhome

Erabilerraztasuna

Irisgarritasun deklarazioa

Banco de Españak bere webguneak irisgarri egiteko konpromisoa hartu du, 1112/2018 Errege Dekretuak, irailaren 7koak, sektore publikoko webguneen eta gailuetarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoak, xedatutakoaren araberaLeiho berrian irekiko da .

Irisgarritasun deklarazio hau jarraian adierazitako webguneei aplikatuko zaie:

Betetze egoera

Webgune hauek partzialki betetzen dute 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenen eta jarraian adierazitako alderdiak bat ez etortzearen ondorioz.

Eduki ez irisgarria

Jarraian adierazitako edukia ez da irisgarria hemen azaldutako arrazoiengatik:

  • 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzea.
    • Edizio akatsak egon litezke webguneetan eta amaierako dokumentuetan, horiek hobetzeko lanean ari bagara ere. Zehazki, zenbait akats edo muga egon litezke irudiak, grafikoak edo taula konplexuak dituzten webgune edo aplikazio batzuetan, edo datuak bistaratzeko tresnen funtzionalitate batzuetan.
  • Gehiegizko karga.
    • Ez da aplikagarria.
  • Edukia ez dago legeria aplikagarriaren aplikazio eremuaren barne.
    • 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako eduki edo fitxategi ofimatikoak egon litezke, PDF formatuan edo beste formatu batzuetan, irisgarritasun betekizunak erabat betetzen ez dituztenak.

Irisgarritasun deklarazio honen prestaketa

Deklarazio hau 2020ko irailaren 20an prestatu zen.

Deklarazioa prestatzeko erabili den metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da.

Deklarazioaren azken berrikustea: 2023eko maiatzaren 3a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun betekizunen inguruko komunikazioak helarazteko aukera dago (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), esaterako:

  • webgune hauen aldetiko edozein ez betetze jakinaraztea;
  • edukiak atzitzeko beste edozein zailtasun ezagutzera ematea;
  • webguneen irisgarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza proposamen helaraztea.

Komunikazio horiek inprimaki elektronikoarenLeiho berrian irekiko da bidez edo Erabiltzaileen Laguntza Zentroaren telefono bidez (+34 91 338 6666) egin daitezke.

Aurkeztu dezakezu:

  • 1112/2018 Errege Dekretuko betekizunak ez betetzeari buruzko kexa bat edo
  • informazio irisgarriari buruzko eskaera bat, honakoen inguruan:
    • 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoaren arabera
    • irisgarritasun betekizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiak gehiegizko karga dakartelako.

Informazio irisgarriari buruzko eskaeran, zehaztu behar dira, argi eta garbi, eskaera arrazoizkoa eta legitimoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egintza, arrazoi eta eskariak.

1112/2018 Errege Dekretuko 12. artikuluan aurreikusitako informazio irisgarriaren eskaeren prozedurarako estekaLeiho berrian irekiko da.

Webgune hauen inguruko komunikazioak, eskaerak eta kexak Banco de Españaren Gobernantza eta Gardentasun Sailak jaso eta izapidetuko ditu.

Erreklamazio prozedura

Informazio irisgarriaren eskaera edo kexa egin ondoren, eskaera edo kexari ezezkoa eman bazaio, hartutako erabakiarekin ados ez badago, edo erantzunak 12.5 artikuluan xedatutako betekizunak beteko ez balitu, interesdunak erreklamazio bat abian jarri ahalko du. Halaber, erreklamazio bat abian jarri ahalko da hogei egun baliodunen buruan inolako erantzunik jaso ez bada.

1112/2018 Errege Dekretuko 13. artikuluan aurreikusitako erreklamazio prozedurarako estekaLeiho berrian irekiko da.

Webgune hauen irisgarritasun digitalari buruzko erreklamazioak Banco de Españako Idazkariordetza Nagusiak jaso eta izapidetuko ditu.

Aukerako edukia

Arakatzaileari buruzko informazioa

Jarraian ageri den estekan aurki daiteke erabiltzen ari den arakatzaileari buruzko oinarrizko informazioa. Informazio hau Banco de Españaren zerbitzu teknikoak eskatu ahalko du, zenbait gorabehera konpontzeko xedearekin.