Banco de Españak kaudimena eta bere kargu dituen erakundeen araudi espezifikoa betetzea gainbegiratzen ditu.
Ikuskapenaren eredua lau elementutan oinarritzen da:
-
Araudi eraginkor eta zuhurra, jardueraren sarbide eta gauzatze arauekin.
-
Erakundeen etengabeko ikuskapena, aldizkako informazioaren eta in situ ikuskapenen harrera eta analisiarekin.
-
Zuzentzeko neurriak (eskakizunak eta gomendioak; onbideratze planak; administratzaileen parte-hartzea edo ordezkapena).
-
Erakunde zein bere administratzaileei eragiten dien diziplinazko erregimen zigortzailea.
Atal honetan, besteak beste, Bankuaren funtzio gainbegiralearen markoa, araudia eta aplikatzen diren irizpide gainbegiraleak ezagutu daitezke.