Eurosistemaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna mantentzea da.
Helburu hori lortze aldera, Eurosistemak diru-politika kudeatzen du. Interes tasak eta diru-kopurua kontrolatzen saiatzen da jardun esparruko zenbait tresna eta prozeduren bidez.
Atal honetan, besteak beste, ondokoen berri izango duzu: diru-politikak nola jarduten duen ekonomian, bere helburuetarako erabiltzen dituen tresna eta prozedurak eta banku zentralaren lanean berme aktiboek duten egitekoa.