Balantzeen Zentrala

Balantzeen Zentrala

Banco de Españaren Balantzeen Zentrala, Espainiako enpresa ez finantzarioek borondatez bidalitako informazio ekonomiko eta finantzarioa aztertzen duen zerbitzua da. Zerbitzu horren bidez, erakunde ez finantzarioen ezagutza hobetzeaz gain, Espainiako ekonomiaren finantza kontuak landu eta enpresen jokabidea eta enpresen finantzaketa eta emaitzei buruzko diru-politikaren neurrien ondorioak aztertzen dira.

Atal honetan, ondoko informazioa ematen da: nork kolabora dezakeen, nola egin daitekeen eta lor daitezkeen abantailak. Hori dela eta, jarduera arlo bereko erakunde ez finantzario agregatuak dituen enpresaren azterketa konparatiborako sarbidea eta helburu berbera duen Europako datu-basearen erabilera azpimarratu behar dira.