Pribatutasun Politika hau irakurri ondoren Erabiltzaileak jakingo du Banco de Españak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen www.bde.es webgunearen bitartez helarazitako datu pertsonalak eta domeinu horren bitartez (aurrerantzean, “Webgunea”) edo Banco de Españaren beste edozein inprimaki edo kanalen bitartez eskuragarri dauden datu pertsonalak. Datu pertsonalak dira identifika daitekeen pertsona fisiko baten inguruko orotariko informazioak edo pertsona baten identitatea zuzenki edo zeharka ondorioztatzea ahalbidetzen duten informazioak.
Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du Pribatutasun Politika hau, modu argi eta errazean idatzi dena ulergarritasuna hobetze aldera eta Erabiltzaileak modu libre eta boluntarioan adieraz dezan bere datu pertsonalak Banco de Españari helarazi nahi dizkion ala ez.
Halaber, Erabiltzaileak jarraian ageri den estekan atzitu ahalko du Banco de Españaren Tratamendu Jardueren Erregistroa eta bertan aurkituko du Banco de Españak burutzen dituen datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako jarduera bakoitzaren inguruko informazio eguneratu eta xehatua, jarduera horien xedeekin eta legitimazio oinarriekin, tratatutako datu pertsonalen eta interesdunen kategoriekin eta datuak jaso ditzaketen hartzaileen kategoriekin batera. Era berean, erregistro horretan adierazten da datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko nazioarteko transferentzietan erabiliko diren ala ez.
Erabiltzaileak Webgunearen bitartez eta adierazitako gainerako kanalen bitartez helarazitako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna BANCO DE ESPAÑA izango da, Q2802472G IFZ zenbakiduna, egoitza Madrilen duena, Calle Alcalá nº 48, 28014 helbidean, eta 913 385 000 telefono zenbakiduna.
Banco de Españak datu pertsonalei emango dien tratamenduaren inguruko zalantzarik izatekotan, Erabiltzailea haren Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar daiteke harremanetarako inprimaki hau erabilita edo Banco de Españaren helbidera idazki bat bidalita “Delegado de Protección de Datos” karguari zuzendua.
Banco de Españak burutzen dituen datu pertsonalen tratamendurako jarduera guztiek xede zehatzak dituzte eta xede horiek jarraian ageri den estekan kontsulta daitezke: Banco de Españaren Tratamendu Jardueren Erregistroa.
Halaber, Banco de Españak cookie-ak erabiltzen ditu Erabiltzaileen Webgunea atzitzeko ohituren eta bertan burututako jardueren inguruko txosten estatistikoak burutzeko xedearekin, jarraian ageri den Cookie Politikan xedatutakoaren arabera.
Tratamenduaren xedearen arabera, Banco de Españak burutzen dituen datu pertsonalen tratamendurako jardueren oinarri legitimatzailea honako edozein izan daiteke:
Banco de Españak burututako datu pertsonalen tratamendurako jarduera bakoitzaren oinarri legitimatzailea jarraian ageri den estekan kontsulta daiteke: Banco de Españaren Tratamendu Jardueren Erregistroa.
Oro har, tratatzen diren datu pertsonalak legezko obligazio bat bete behar denean soilik helaraziko zaizkie hirugarrenei. Aurrekoa gorabehera, zure datu pertsonalak Banco de Españari zerbitzuak ematen dizkieten enpresa edo hirugarrenei helaraztea gerta liteke, betiere zerbitzu horiek beharrezkoak badira gorago aipatutako xedeetarako.
Atal honetan adierazitako hartzaileak Europako Esparru Ekonomikoaren baitan edo kanpoan egon litezke, azken kasu horretan datuen nazioarteko transferentziak behar bezala legitimatuta egonda.
Banco de Españak burututako datu pertsonalen tratamendurako jarduera bakoitzaren hartzaileak jarraian ageri den estekan kontsulta daitezke: Banco de Españaren Tratamendu Jardueren Erregistroa.
Erabiltzailearen datu pertsonalak jatorrizko xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik eratorritako erantzukizun posibleak ezartzeko beharrezkoa den denboran zehar gordeko dira. Legez hala xedatu bada, aplikagarria izango da Espainiako artxibategi eta dokumentu ondareari buruzko araudia.
Erabiltzaileak emandako baimenak ezeztatu ahalko ditu eta bere datuen atzipen, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasun eskubideak baliatu ahalko ditu, tratamenduaren mugapen eta aurkaratze eskubideekin batera eta bere datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidearekin batera, datu pertsonalen babeserako araudi aplikagarrian xedatutako kasuetan.
Horretarako, eskaera bat aurkeztu beharko du gure egoitza elektronikoan adierazitako prozedura baliatuta, nortasuna egiaztatzearekin batera, aurrez aurre, posta arruntez edo bitarteko elektronikoen bitartez.
Erabiltzaileak uste badu Banco de Españak datu pertsonalen babeserako alorrean dituen eskubideak urratu dituela, honako aukerak izango ditu: (i) Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (Agencia Española de Protección de Datos) aurrean erreklamazio bat jarri aurretik, erreklamazio bat aurkeztea Banco de Españako Datuen Babeserako Ordezkariaren aurrean jarraian ageri den harremanetarako inprimakia erabilita edo idazki bat bidalita Banco de Españara (Calle Alcalá nº 48, 28014, Madrid, España helbidera), “Delegado de Protección de Datos” karguari zuzendua; edo (ii) zuzenki erreklamazio bat aurkeztea Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean (www.aepd.es
).
Erabiltzailearen datu pertsonak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira momentu oro eta dagokien sekretu eginbeharra errespetatuko da beti, araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera, horretarako beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntza neurriak hartuta zure datuen segurtasuna bermatze aldera eta datu horien aldaketa, galera edo baimenik gabeko tratamendua eta atzitzea galarazte aldera, betiere kontuan hartuta teknologiaren aurrerapenak, gordetako datuen izaera eta datu horiekin lotutako arriskuak. Zehazki, Banco de Españak aplikatzen ditu, besteak beste, Segurtasunaren Eskema Nazionalean aurreikusitako segurtasun neurriak.
Banco de Españak eskatutako datuak, oro har, derrigorrezkoak izaten dira (dagokion eremuan kontrakorik adierazten ez bada) tratamendu jarduera bakoitzaren xedeetarako. Beraz, datu horiek ematen ez badira edo zuzenki ematen ez badira, ezingo dira xede horiek gauzatu eta, halaber, gerta liteke Webgunearen edukia libreki bistaratu ezin izatea.
Erabiltzaileak:
Banco de España arduratuko da adingabeen datu pertsonalen erabilera zuzena bermatzeaz, helburu horretarako aplikagarriak diren legeen errespetua bermatuta eta beharrezkoak diren arrazoizko neurriak hartuta. Aurrekoa gorabehera, Banco de Españak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko indarrean dagoen araudiaren arabera beren datu pertsonalen tratamendua baimentzeko xedatutako gutxieneko adina ez duten adingabeek emandako datu pertsonalen kasuan, datu horiek adingabeen gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aurretiko baimenik gabe eman badira ere.
Azken eguneraketa: 2020ko azaroa