Banco de Españak bere webguneak irisgarri egiteko konpromisoa hartu du, 1112/2018 Errege Dekretuak, irailaren 7koak, sektore publikoko webguneen eta gailuetarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera .
Irisgarritasun deklarazio hau jarraian adierazitako webguneei aplikatuko zaie:
Webgune hauek partzialki betetzen dute 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenen eta jarraian adierazitako alderdiak bat ez etortzearen ondorioz.
Jarraian adierazitako edukia ez da irisgarria hemen azaldutako arrazoiengatik:
Deklarazio hau 2020ko irailaren 20an prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko erabili den metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da.
Deklarazioaren azken berrikustea: 2021eko maiatzaren 10a.
Irisgarritasun betekizunen inguruko komunikazioak helarazteko aukera dago (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), esaterako:
Komunikazio horiek inprimaki elektronikoaren bidez edo Erabiltzaileen Laguntza Zentroaren telefono bidez (+34 91 338 6666) egin daitezke.
Aurkeztu dezakezu:
Informazio irisgarriari buruzko eskaeran, zehaztu behar dira, argi eta garbi, eskaera arrazoizkoa eta legitimoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egintza, arrazoi eta eskariak.
Webgune hauen inguruko komunikazioak, eskaerak eta kexak Banco de Españaren Gobernantza eta Gardentasun Sailak jaso eta izapidetuko ditu.
Informazio irisgarriaren eskaera edo kexa egin ondoren, eskaera edo kexari ezezkoa eman bazaio, hartutako erabakiarekin ados ez badago, edo erantzunak 12.5 artikuluan xedatutako betekizunak beteko ez balitu, interesdunak erreklamazio bat abian jarri ahalko du. Halaber, erreklamazio bat abian jarri ahalko da hogei egun baliodunen buruan inolako erantzunik jaso ez bada.
1112/2018 Errege Dekretuko 13. artikuluan aurreikusitako erreklamazio prozedurarako esteka.
Webgune hauen irisgarritasun digitalari buruzko erreklamazioak Banco de Españako Idazkariordetza Nagusiak jaso eta izapidetuko ditu.
Hemen adierazitako webguneak etengabeko bilakaeran ari dira, irisgarritasunaren hobekuntza barne.
Arakatzailearen familia | Bateragarritasun maila |
---|---|
Chrome | 100% bateragarria |
IE 11 | 100% bateragarria |
Firefox | bateragarria |
Safari | partzialki bateragarria |
Opera | bateragarria |
Jarraian ageri den estekan aurki daiteke erabiltzen ari den arakatzaileari buruzko oinarrizko informazioa. Informazio hau Banco de Españaren zerbitzu teknikoak eskatu ahalko du, zenbait gorabehera konpontzeko xedearekin.