Billeteak eta txanponak

Billeteak eta txanponak Edukien aurkibidea

  • Imprimatu

1999ko urtarrilaren 1ean jaio zen euroa, baina 2002ko urtarrilaren 1era arte ez zen plazaratu, ezta orduko txanpon eta billeteak erretiratu ere.

Euroa sortu zenetik, Europako Banku Zentralaren (BCE) Gobernu Kontseiluak erabakitzen du urtero emango den billete kopurua, eta horiek ateratzeko erantzukizuna banku zentral nazionalek dute.

Txanponari dagokionez, BCEk ere eskubide esklusiboa du ematen den txanpon kopuruaren guztizko balioa onartzeko; baina herrialde bakoitzari dagokio eskatutako diru kopurua kalkulatzea eta BCEri zenbatekoaren zergatia justifikatzea, izan ere, BCEk baimentzen du kopuru egokia.

Atal honetan, euro billete eta txanponekin zerikusia duen guztia eta desagertu den pezetari buruzko intereseko informazioa duzu eskuragarri.

Sarbidea errazte aldera, bi taldetan banatu da informazioa: jendeari orokorrean zuzendutakoa eta profesionalei zuzendutakoa.

© Copyright Banco de España. Eskubide guztiak erreserbatuta