2002ko urtarrilaren 1ean, euroa sartu zen zirkulazioan eta billete eta txanpon nazionalak ordezkatu zituen. Europako Banku Zentralaren (BCE) Gobernu Kontseiluak erabakitzen du urtero egiten den euro billete kopurua eta onartzen du herrialde bakoitzak egingo dituen txanponen balio osoa. Billeteak eta txanponak zirkulazioan jartzeko ardura Banku Zentral Nazionalena da.
Euroaren hasieratik bertatik, zirkulazioan dauden billeteen zenbatekoa eta kopurua handituz joan da etengabe; beste arrazoi batzuren artean, efektiboak, ordainketarako tresna gisa, ezaugarri bereziak dituelako:
Atal honetan euro billete eta txanponen inguruko zenbait gauza jakin daitezke, baita desagertutako pezetari buruzko informazioa ere.